Proiektu honek Hondarribiko Udalerrian pertsona guztien, eta bereziki emakumeen, segurtasuna arriskuan jar ditzaketen eremuak identifikatzea du helburutzat.
Edozein lagun hirian zehar lasaitasunez ibiltzeko aukera bermatu nahi dugu.
Hiriko auzo eta eskola ezberdinetako hainbat datu eta iritzi esanguratsuen bilketa eta azterketan oinarrituko da.
Gure lana hortik abiatuta, egungo erronkei aurre egiteko neurri eta irtenbide eraginkorrak proposatu nahi ditugu.
PROIEKTUAREN HELBURUAK
ALDARRIKATZEA
espazio publikoen hobekuntza eta horien erabilera egokia.
IBILTZEA
hiriko kaleetan segurtasunez.
SENTSIBILIZATZEA
biztanleria
hiri-zaintzan.
"Feminismoa indibidualki bizitzeko
eta kolektiboki borrokatzeko modua da."
Simone de Beauvoir
GU
Emeki Elkartea emakumeen ahalduntzea sustatzen duen elkarte feminista da.
Emakumeen kultura maila goratuz, gizartean parte hartzea bultzatuz eta nork bere gaitasunak garatuz, emakume eta gizasemeen berdintasuna sustatzea du helburu.
2012an, Emeki Elkarteak "HONDARRIBIA EMAKUMEEN IKUSPEGITIK" txostena bultzatu zuen. Murgibe Aholkularitzak egindako txostenean, Hondarribiko hainbat arazo, trafiko eta segurtasun gaiak bildu eta aztertu ziren, 30 puntu beltz baino gehiago identifikatuz.
10 urte ondoren, horietako gehienak ez dira oraindik kontuan hartu.
Txosten horretan atzemandako informazioa eta beharrak berreskuratzeko, berrikusteko eta eguneratzeko asmoarekin, jaio da HONDargia.
PROZESU PARTEHARTZAILEA
(Kontutan hartzen zaitugu)
Herritarren parte-hartzea eta elkarlana ezinbestekoak izango dira gure helburuak lortzeko.
Proiektu garrantzitsu honetan parte hartzera eta zure ideiak, iradokizunak eta esperientziak partekatzera gonbidatzen zaitugu, Hondarribia hiri segurua izan dadin.
Proiektu honek gure hiriko hainbat inguru nabarmen hobetuko dituela sinesten dugu eta ondorioz herritarrok dugun segurtasun sentipena haundituko da.
Elkarrekin etorkizun hobea eta seguruagoa lor dezakegu pertsona guztientzat.
NOLA HAR DEZAKEZU PARTE PROIEKTU HONETAN?
Zure iradokizunak, esperientziak eta ezagutzak entzun nahi ditugu, auzoetako, kale eta txokoetako arazo eremuak identifikatzeko eta irtenbide eraginkorrak proposatzeko.
KONTAKTUA atalaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan, baita ere posta elektroniko bat bidaliz hondargia@gmail.com helbidera.
Hortaz gain, hiriko auzo ezberdinetako partehartzaileekin, elkarlanean, burutuko dugu proiektu hau.
KONTA IEZAIGUZU
Laguntzaileak:
Laguntza teknikoa:
Antolatzailea: